Afganistan

Kabulgo eraikin ofizial nagusiei eraso diete talibanek

Erasoaren helburuak Lehendakaritza Jauregia, hainbat ministerioren egoitzak eta Banku Zentralarena direla zehaztu dute talibanek eurek. Afganistango Armadako iturriek agertu dute gutxienez bost lagun hil direla erasoaldian, eta dozenaka direla zaurituak.

2010eko urtarrilaren 18a
12:23
Entzun
Nazioarteko albiste agentziek zabaldu dutenez, talibanek erasoaldi handia abiatu dute Kabulen, eta hainbat eraikin ofizialen eta hirian garrantzitsuak diren beste zenbait guneren kontra egin dute. AFP agentziaren arabera, Lehendakaritza Jauregiak, Justizia Ministerioaren egoitza, Finantza Ministerioarena, Mea Ministerioarena eta Afganistango Banku Zentralarena dira talibanen jomugak. Hain zuzen ere, talibanen bozeramaileek eurek eman dietela horren berri zehaztu du AFPk. Halaber, erasoaldian 20 ekintzaile suizida ari direla parte hartzen erantsi du iturri horrek.

Afganistango Armadako iturriek onartu dute erasoaldi handia ari dela geratatzen Kabulen, baina oldarraldia gogorren den gune bat merkataritza gune bat dela zehaztu dute. Iturri horien arabera, gutxienez bost lagun hil dira erasoa hasi denetik -lau ekintzaile talibanak lirateke- eta dozenaka dira zaurituak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.