Israelgo hauteskundeak

Kadima alderdiak irabazi ditu Israelgo hauteskundeak ia boto guztiak zenbatu ostean

Atzoko hauteskundeak baino lehen inkestek aurreikusten zutena bete bada ere, uste baino eserleku gutxiago eskuratu zituen Ehud Olmert jarduneko lehen ministroak. Ariel Sharonek sortutako Kadima alderdiak Knesset-eko (Israelgo Legebiltzarra) 120 eserlekuetatik 28 eskuratu ditu ia botoen %100 zenbatu ostean. Eserleku horiek baina ez dira nahiko bakarrik agindu ahal izateko. Olmerten ustez hauteskunde hauetan israeldarrek Zisjordaniatik erretiratzeko plana babestu dute.

2006ko martxoaren 29a
10:12
Entzun
Jarduneko lehen ministroak eskuratui dituen 28 eserlekuak ez dira nahikoa botorean bakarrik egoteko. Ehud Olmertek beraz elkarrizketak abiatu beharko ditu Gobernua osatzeko.

Besteak beste Amir Peretz izan daiteke solaskideetako bat. Peretzen Alderdi Laboristak 20 eserleku eskuratu zituen atzo. Peretzen alderdia bigarren lekuan indartu zen bitartean, Benjamin Netanyahuren Likud alderdian uste baino boto gutxiago eskuratu zituen eta 11 eserleku besterik ez ditu bereganatu. Likud alderdiaren aurretik geratu ziren Shas alderdi ultradoxoa (13 eserleku) eta Yisrael Beiteinu eskuin muturreko alderdia (12 eserleku).

Garaipena ospatu bezain laster, Ehud Olmertek Ariel Sharon Kadima alderdiaren sortzailea izan du gogoan. Ariel Sharon koma egoeran dago joan den abenduaren 18an garuneko infartua izan zuenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.