Kadirov berriz izanen daTxetxeniako presidente
MOSKU. Txetxeniako Parlamentuak Ramzan Kadirov aho batez hautatu du presidente, bertze lau urtetarako. Kadiroven hautagaitza lehengo astean igorri zuen Dimitri Medvedev Errusiako presidenteak Groznira. Kadirovek 34 urte ditu, eta 2007an hartu zuen presidentetza. Independentisten aurkako bortizkeriagatik salatu izan dute Kadirov nazioartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu