AEB-etako hauteskundeak

Kaine aukeratu du Clintonek presidenteorde izateko

Virginiako senataria da Tim Kaine, eta prest da hautagai demokrataren bigarrena izateko. "Beti besteentzat lanean aritu da", goratu du Hillary Clintonek.

2016ko uztailaren 23a
12:06
Entzun

Jakin-mina zegoen, eta aurreikuspen gehienak bete ditu iragarpenak: Tim Kaine aukeratu du Hillary Clintonek bere presidenteorde izateko.

Kainek mugarik ez duen "baikortasuna" duela azpimarratu du presidentegai demokratak: "Arazo denak konpon daitezkeela uste du".

Kainek zuzenbidea ikasi zuen Harvarden, eta abokatu lanetan aritu zen eskubide zibilen arloan. 1995ean egin zuen jauzi politikara, Richmondgo (Virginia) zinegotzi izendatu zutenean. Herri horretako alkate ere izan zen; gero, baita Virginiako gobernadoreorde, gobernadore, eta senatari ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.