Irudia. Errusia
KALEAK BERO HOTZALDIAREN ERDIAN
Moskun atzo zero azpitik hogei graduko tenperatura izan arren, kaleek jendez gainezka egin zuten. Oposizioko hainbat taldek hauteskunde garbiak exijitzeko protesta erraldoia antolatu zuten, baina ez ziren bakarrik egon, Vladimir Putin lehen ministroaren jarraitzaileek ere manifestazioa egin baitzuten buruzagiari sostengua erakusteko. Poliziaren arabera, 200.000 lagun inguru atera ziren kalera: oposizioaren jarraitzaileak —irudian— 34.000 ziren, eta Putinenak, 125.000.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu