Katalunia

Kaleak bete dituzte Bartzelonan, Espainiako Konstituzionalaren aurka

60.000 inguru izan dira antolatzaileen arabera, eta 8.000 udaltzaingoaren esanetan.

Jendetza bildu da Espainiako Konstituzionalaren aurkako manifestazioan, Bartzelonan. MARTA PREZ / EFE
2016ko maiatzaren 29a
08:36
Entzun

Eskubide sozialak ez dira bertan behera uzten: lanpostu duinak, eskubide sozialak eta benetako demokrazia lelopean, manifestazio jendetsua egin dute gaur Bartzelonako kaleetan, azken hilabeteetan Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiak salatzeko. Besteak beste, bertan behera utzi ditu Konstituzionalak larrialde energetikorako legea eta berdintasunekoa.

Instituzioetako ordezkari ugari ere izan dira manifestarien artean, besteak beste, parlamentuko presidente Carme Forcadell, ERCko buru eta Generalitateko presidenteorde Oriol Junqueras eta Generalitateko bozeramaile Neus Munte.

Kataluniako Bizilagunen Elkarteen Konfederazioko presidenteak hartu du hitza, Jordi Girok: "Nahikoa da gizartearentzat oinarrizkoak diren legeak bertan behera uzteaz". ERCren izenean, berriz, Gabriel Rufianek hitz egin du, eta ohartarazi ez dutela inoiz gehiago "baimena" eskatuko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.