KATALUNIAKO HAUTESKUNDEAK

"Kalean hazi da CUP, inurri lana eginez"

David Fernandez CUPeko parlamentari ohiak beharrezkotzat jo du indar subiranistek ordezkarietan ez ezik botoetan ere irabaztea. [Youtube]https://youtu.be/rArA5_IxCkE[/Youtube]

2015eko irailaren 26a
18:38
Entzun

David Fernandez CUPeko parlamentari izandakoak ez du kargu horretan errepikatuko, CUPek ez baititu berriro aurkeztuko parlamentuan izan dituen hiru ordezkariak. Harekin hitz egin du Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak, hauteskunde kanpaina amaitzeko ordu gutxiren faltan.

Prozesu subiranistaz, Fernandezek gogorarazi du azken lau urteetan "Frankismo garaitik bizi izan diren manifestazio jendetsuenak" egin dituztela Kataluniaren independentziaren alde, eta "mugarritzat" jo du azaroaren 9a, "bere kontraesan guztiekin".

CUPek parlamentuan eginiko balorazioa "minimoki positiboa" da, Fernandezen esanetan, nahiz eta aitortu duen balorazio hori egiten ari direla oraindik. Inkestek iragarri dute CUPek aurreko legealdiko hirurak baino ordezkari gehiago izango dituela; Fernandezek nabarmendu du "kalean" hazi dela CUP, "inurri lana" eginez.

Hauteskundeek "plebiszitu" izaera izanik, independentziaren aldeko indarrek ordezkari kopuruan ez ezik botoetan ere gehiengo absolutua izatea beharrezkotzat jo du: "Bestela, geure buruari tranpa egingo genioke".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.