Esanguratsua izan daiteke Kaliforniako estatuaren kasua. Ongi irabazia du kartzeletan eskoletan baino gehiago inbertitzearen fama. Aurreikus zitekeen moduan, ordea, hautua ez zaio ongi atera, eta, orain, bere espetxe sistema berriro pentsatzera beharturik ikusi du bere burua. Izan ere, gero eta preso eta espetxe gehiago izanik, gero eta diru gehiago inbertitu behar izan du, eta orain ezin dio sistema horri eutsi. 2011n, AEBetako Auzitegi Gorenak Kaliforniari agindu zion presoen kopuruan 40.000 laguneko murrizketa egin zezala, masifikazioa saihestu eta osasun zerbitzuak hobetzeko. Urte hartan, 147.000 preso zeuden estatu horretako 33 kartzeletan sakabanatuta. Krisi ekonomikoak ere izan du eraginik, Jeff Eiser adituaren ustez: "Krimena borrokatzeko hamarkadetan espetxeak eraikitzen jardun ostean, errealitatea iritsi zaigu: besterik gabe, ezin ditugu eraiki ditugun espetxe guztiak kudeatu".
Kalifornia, hamarkadetan eraikitako sistemari diruz eutsi ezinik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu