Muammar Gaddafi

Kameleoia

2011ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Afrikako erregimen luzeena gidatu du Muammar Gaddafik, herritarrek bere kontra piztutako iraultzaren ostean —eta NATOren laguntzari esker— Surt jaioterrian hil duten arte. 69 urteko beduinoak 42 urte egin ditu Libiako boterean gotortuta. Ofizialki ez du kargurik izan, baina praktikan, diktadore gisa aritu da. Liburu berdea-n jaso zituen, 1970ean, bere ideologiaren oinarriak: arabiar batasunaren eta sozialismoaren aldekoak. 1980ko hamarkadan, nazioarteak zigortu egin zuen, hainbat atentatutan ustez zeukan inplikazioagatik. Alabaina, nazioarteko harremana leunduz joan zen iragan hamarkadan, eta zigorrak kenduz. Hedapen ekonomiko izugarria izan zuen Libiak eta Europarekin «migrazio kooperazioa» sinatu zuen iragan urtean. Dirutzak jaso ditu Europatik, eta etxean, berriz, ustelkeriagatik eta askatasun faltagatik etorri zaizkio protestak.

Dena den, bere ziaboga ideologikoak beste harritu dute mundua Gaddafiren itxura bitxiak, inguratu izan duten emakume bizkartzainek, bidaietara eramaten zituen gameluek eta bere ateraldiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.