Autoritateek hamar pertsonen gorpuak aurkitu dituztela, eta hogeita hamar zauritu inguruko erietxetan ospitaleratu dituztela esan dute.
Bertako iturriek esan dutenaren arabera, leherketa gertatu den momentuan ia ehun pertsona zeuden erietxean: zauritutako militarrak, gaixo zibilak, sendagileak, besteak beste.
Kamioi-bonbaren leherketak erreakzioak sortu ditu.Mozdokeko militarren taldeko bozeramaileak "ekintza terrorista" izan dela adierazi du. Atentatua gertatu den lekua, erreskatea egiten duten bitartean, militarrek itxi dutela esan du militarren bozeramaileak.
Ospitaleko iturriek esan dutenez, kamioiean "terrorista kamikaze" bakarra zegoen, eta berak lehergailuak, eraikuntza administratiboaren ondoan, eztanda arazi ditu.
Kremlin-ek adierazi duenez, presidente errusiarra, Vladimir Putin, jakinaren gainean jarri dute atentatua gertatu bezain laster, eta honek leherketa gertatu den lekura Babeserako ministroa, Serguei Ivanov,bidali du erreskaketa zuzentzea. Oraindik ez dakite zenbat hildako eta zauritu egon daitezkeen.
Hau Mozdoken izan den bigarren atentatua da. Lehenengoa joan den ekainaren 5ean izan zen, lehergailuz betetako emakume "kamikaze" bat Errusiako Indarren autobus baten kontra immolatu zen. 16 hildako izan ziren.
Kamioi-bonba
Kamioi-bonba batek eztanda egin du Kaukason, eta 25 hildako eragin ditu
Kamioi-bonba batek eztanda egin du Kaukason, eta Mozdoken dagoen Errusiako base militarrreko erietxea suntsitu du. Eztanda honetan gutxienez 25 hildako izan dira. Larrialditako Ekintzen ministerioak esan duenaren arabera, leherketa lehergailuz betetako kamioi pisutsu batek Mozdokeko ospitale militarraren kontra jo duenean izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu