Kanadak utzi egin du Kyotoko Protokoloa
TORONTO. Klima aldaketaren inguruko NBE Nazio Batuen Erakundearen Durbango goi bileraren ostean, Kanada izan da Kyotoko Protokoloa bertan behera utzi duen lehen estatua. Izan ere, petrolio ekoizpenak mantentzeko asmoa dela eta, ezin izango ditu ezarritako mugak bete, eta, beraz, berretsi egin du hartutako erabakia. Nazioarteko talde ekologistek eta NBEk, baina, aukera berriro ere azter dezan eskatu diote Kanadari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu