54 hautetsi lortu zituen PQ Parti Quebecois alderdi independentistak irailaren 5eko hauteskundeetan, eta euren karguak hartzeko ekitaldian, Kanadako bandera kendu dute hautetsiek Quebeceko Parlamentutik. Jean Charest liberalaren gobernuak Quebeceko banderaren alboan jarri zuen Kanadakoa 2003. urtean, baina Pauline Marois buru duen alderdi independentistaren lehen ekimena izan da berriro ere soilik Quebecekoa uztea.
Quebeceko alderdi subiranisten ohitura da Kanadako bandera parlamentutik kentzea, 1976. urtean Rene Levesque gobernuburu independentistak hala egin zuenetik.