Kanadaren erabakia «arrazista» da Iranentzat
TEHERAN. Kanadako Gobernuak Iranekin zituen harreman diplomatiko guztiak eten izana «arrazista» dela esan du Teheranek. «Israelek eta Erresuma Batuak nahi duten bidetik doa Kanada ere», esan du Irango Atzerri Ministerioak. Simon Peres Israelgo presidenteak, aldiz, zoriondu egin du Kanada, Iranen dituen diplomazialariei herrialdetik bost egunean ateratzeko agintzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu