Kandaharko alkatea hil dute eraso suizida batean
AFGANISTAN. Ghulam Haider Hamidi Kandaharko alkatea hil zuten atzo eraso suizida batean. Poliziak jakinarazi zuenez, erasotzaileak ezkutuan zeraman lehergailua, eta alkatearen bulegoaren kanpoaldean zartarazi zuen. Alkatearen bizkarzain bat ere zauritu zen. Yusuf Ahmadi talibanen ordezkarietako batek talibanen gain hartu du erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu