Kanpainan, ikurrinaren koloreak

2003ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Bereziki zaindu du Dave Bieterrek kanpainan bere euskalduntasunaren agerpena. Ikurrinaren koloreak erabili ditu oinarri bisualetan: bai afixetan, webgunean (www.bieterforboise.com) eta bestelako euskarrietan. «Euskalduna naiz eta horiek dira nire eta Boiseko euskal komunitatearen koloreak. Ez nuen dudarik izan erabakia hartzeko orduan. Boisetarrek badakite hiru kolore horien atzean beti euskaldun bat dagoela», azaldu dio berriari Bieterrek, alkatetzarako kanpaian erabilitako koloreez galdetutakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.