Kanputxean oposizioko buruzagia zigortu dute
PHNOM PENH. Kanputxeako auzitegi batek hamar urteko kartzela zigorra ezarri dio Sam Rainsy oposizioko buruari. Erbestean dela epaitu dute, Kanputxearen eta Vietnamen arteko mugaz adierazpen polemikoak egiteagatik. Justiziari maiz egotzi diote oposizioa isilaraztea eta gobernu totalitario baten aginduetara egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu