KANTONAMENDU HAUTESKUNDEAK. Bretainiako bost departamenduek ezkerrerako joera hartu dute lehen aldikotz

AGENTZIAK - BREST/NAONED
2004ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Bretainiak, historia garai-kidean lehen aldikotz, ezke-rreko indarrei eman die gehiengoa joan den igande-ko Eskualde Hauteskundeetan.

Cotes-d'Armor, Finistere, Ile-et-Vilaine eta Morbihan departamenduek osatzen duten Bretaina administratiboko eskualdean Jean-Yves Le Drian An Orienteko (Lorient) alkatea buru zuten ezkerreko indarrek botoen %58,66 lortu dituzte, eta orain arteko eskualdeko presidente Josselin de Rohan eskuineko aliantzaren burua, aldiz, bozen %41,34rekin geratu da. Gainerat, Bretainia historikoko zati den baina Pays-de-Loire eskualdean sailkatua izan den Loire-Atlantique departamenduan ere ezkerreko indarrek, botoen %57,66 lortuta, aurrea hartu diete eskuinekoei; horiek %42,34 erdietsi dituzte.

Frantzian nabaritu den Jean-Pierre Raffarin lehen ministroaren gobernuaren eta haren aldeko gehiengo parlamentarioaren arbuiatze argiak oihartzunik izan du Bretainian ere. Herrialde honek azken hamarkadetan izan duen bilakaeraren ondorio izan da herenegungo gertakari historiko hau.

UDB ere, garaileen artean

Hala, 1970eko hamarkadatik hasita, Bretainiako hiri handienek, banan-banan, ezkerralderat jo dute udal gehiengoen kontutik. Joera hau bereziki nabaritu zen 1977ko udal hauteskundeetan. 1981. urtean, halaber, Bretainiak François Mitterrand ezkerreko batasunaren hautagaiari eman zion boz gehien eta, azkenik, 1997ko Legebiltzarrerako bozetan, ezkerrak gehiengoa bereganatu zuen.

Bretainiako indar abertzaleek ere ekarpenik izan dute joan den igandeko arrakastan. Izan ere, UDB Bretainiako Batasun Demokratikoko autonomista sozialdemokratek aspalditik PS alderdi sozialistarekin aliantzak egiten dituzte udaletan eta, eskualdeko hauteskundeen lehen txandan Berdeak alderdi ekologistarekin lehiatu baziren ere, bigarren itzulian ezkerreko batasunean partaide izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.