AEBetako Kapitolioko Poliziak (Washington) jakinarazi du, Euskal Herrian 16:30 inguru zirenean, bonba mehatxu «aktibo» bat zegoela Kongresuko liburutegiaren kanpoaldean. Kamioneta susmagarri bat zegoen Poliziaren arabera, eta, haren barruan, detonagailuak edo lehergailuak zituela esaten zuen gizon bat. The Washington Post egunkariak kaleratu duenez, gizonarekin hitz egiten aritu dira. Eta Kapitolioko Poliziak berak adierazi berri du bere burua entregatu duela gizon horrek. Nolanahi ere, iturri horiek berek nabarmendu dute lehergailu bat dagoela kamionetaren barruan, eta hura miatzen ari direla.
Mehatxuaren berri eman eta berehala, Cannon eta Jefferson eraikinak hutsarazi dituzte. Aste honetan ez dago osoko bilkurarik Kongresuan.
The suspect, 49-year-old Floyd Ray Roseberry, has been to safely taken into custody. pic.twitter.com/06RcwTcasQ
— U.S. Capitol Police (@CapitolPolice) August 19, 2021
Kapitolioaren inguruak orduak daramatza hesituta; Kapitolio Hegoaldea metro geltokia itxi egin dute, eta autobusak desbideratu.
Kapitolio ingurua guztiz hesitu dute. Efe