Karabakh Garaiaz negoziazioak berriz hasi nahi ditu Azerbaijanek

Erredakzioa
2008ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
ElmarMamedyarovAzerbaijaneko Atzerri ministroak Armeniako ordezkariekin «lehenbailehen» bildu nahi duela esan zuen atzo, Karabakh Garaiko gatazka konpontzeko. «Oso garrantzitsua da auziaren irtenbidea laster topatzea, Azerbaijango agintariok ezin baitugu onartu lurraldearen okupazioa». Hala ere, negoziazioak ez direla errazak izango dio. «Zaila da Armeniaren partetik hurbilpen konstruktiborik itxoitea». Oktai Asadov Azerbaijango Legebiltzarreko presidentearen ustez, Karabakh Garaiko auzian elkarrizketak etenda egoteak Hego Kaukasoko garapen ekonomikoa kaltetzen du. «Nazioarteko segurtasunarentzat ere mehatxu handia da».

Bi herrialdeak lehian izan dira 1988 urtetik Karabakh Garaiko lurraldearen inguruan. Urte hartan hasi eta 1994 urtean amaitu zen gerraren ondorioz, Azerbaijan barruan Karabakh Garaiko Errepublika sortu zen, hau da, armeniarrek kudeatutako herrialde ia burujabea. Armenia lurraldearen independentziaren alde dago, baina Azerbaijanek ez du armeniar biztanleen gehiengoa duen eskualdearen burujabetza onartzen.Autonomia zabala ematea eskaini du soilik, Armeniak eskualdean duen agintea uzteko baldintzarekin.

Mamedyarov Atzerri ministroaren arabera, herrialdearen barruko arazo politikoa estaltzeko Armeniaren probokazioa dira bi herrialdeotako indarrek asteartean izandako liskarrak. Armenian joan den otsailaren 19an egin zituzten bozak eta oposizioak ez zituen emaitzak onartu. Horren ondorioz, manifestazioak izan dira kaleetan eta Poliziaren oldarraldiak hainbat hildako eragin ditu. Salbuespen egoera ezarri zuen Robert Kocharian presidenteak igandean, istiluen ondorioz. Zortzi manifestari hil zituen Poliziak orduan.

Asadoven aburuz, gatazka nazioartearen legediaren oinarriekin konponduko da eta, batez ere, lurraldetasun bermearen bidetik. Karabakh Garaiko Atzerri Ministerioak iragarri du elkarrizketetan parte hartzeko prest dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.