Leherketa Pakistanen

Karachiko bulego eraikin batean bi lagun hil dituzte leherketa baten ondorioz

Karachiko Crown Plaza eraikinean jarritako bonba baten ondorioz bi lagun hil dituzte. Poliziaren arabera, eraikina ia hutsik zegoen momentu horretan, eta hildakoak zinpeko bat eta hiri horretako gizonezko bat izan dira. Momentuz ez du inork bere gain hartu ekintza hau, baina talde islamiko integrista suni bat izan daitekeela uste du poliziak.

2003ko uztailaren 11
15:45
Entzun
Ostirala egun sakratua izaten da musulmanentzat, eta hori dela eta bulego asko itxita egoten dira egun honetan. Goizeko 8:00ak aldera lehertu da bonba, eta bi lagun hilik suertatu dutela adierazi du poliziak.

Aspaldian horrelako gertaera asko jazotzen ari dira Karachin, Pakistaneko hiri nagusienean. Xiiten eta kristauen aurkako ekintzak ugaritzen ari dira, eta poliziak uste du sunien aldeko talde integrista islamiko bat izan dela leherketaren egilea. Aurreko astean xiiten meskita baten aurkako erasoa egin zuten suniek, eta 53 lagun hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.