Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak (Herbehereak) bihar arte atzeratu du Radovan Karadzic Bosniako serbiarren buruzagiaren aurkako epaiketa, akusatua epaiketara agertu ez delako. Bere defentsa prestatzeko denbora gehiago behar duela argudiatu du Karadzicek. Pasa den astean ere, arrazoi hori bera eman zuen akusatuak epaiketa atzeratzeko. Karadzic bihar ere ez dela epaiketara agertuko jakinarazi du haren aholkulariak.
O-Gon Kwon kasuko epaileak adierazi du, Karadzicek epaiketara ez agertzeko jarrerarekin jarraitzen badu, ofizioko abokatua jar diezaioketela.
Bosniako gerran (1992-1995) gerra krimena egitea leporatzen diote Karadzici.
mundua
Karadzicen aurkako epaiketa bihar arte atzeratu dute, akusatua agertu ez delako
Bosniako serbiarren buruzagiak gaur igaro behar zuen epailearen aurretik, baina ez da joan defentsa prestatzeko denbora gehiago behar duela argudiatuta. Bosnian gerra krimena egiteaz dago akusatuta Karadzic.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu