Mundua

Kargaontzi batek Genovako portua jo du, eta gutxienez zazpi langile hil dira

Bart gertatu da ezbeharra. 'Jolly Nero' ontziak kontrola galdu ondoren jo zuen kontrol dorrea, eta uretara bota.

2013ko maiatzaren 8a
19:13
Entzun

Istripuaren ondorioz, dorrean lanean ari ziren hamar langileetatik zazpi hil egin dira. Hiru lagun desagertuta daude, justu ordu horretan txanda aldatzen ari ziren langileak, eta gogailuan lanera sartzekotan zeuden langileak dira desagertuak. Lau zauritu larri ere izan dira istripuan.

Motorraren arazo tekniko batek eragin omen du ezbeharra. Gertatu zenetik desagertutakoak bilatzeko lanetan ari dira, bai uretan baita lehorrean ere. Jolly Nero kargaontziko kapitaina galdekatzen ari da Polizia zer gertatu zen jakiteko, baina oraindik ez dute informaziorik eman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.