Katalunia

Kargu publikoa eten diete Junquerasi, Romevari, Sanchezi, Rulli eta Turulli

Espainiako Auzitegi Gorenak ez ditu onartu helegiteak, eta baieztatu egin du Pablo Llarena epailearen erabakia. Belgikan erbesteraturiko Carles Puigdemonti ere eragiten dio; horiek guztiak diputatuak dira Kataluniako Parlamentuan.

Politikari independentisten askatasuna eskatzeko protesta baten irudia. SUSANNA SAEZ / EFE
ander perez zala
2018ko uztailaren 30a
10:24
Entzun

Espainiako Prozedura Kriminalerako Legearen 384 bis artikulua aintzat hartu zuen Pablo Llarenak eta, gaurko erabakiaren ondorioz, Kataluniako Parlamentuko diputatu kargua eten diete Oriol Junquerasi, Raul Romevari, Jordi Sanchezi, Josep Rulli, Jordi Turulli eta Carles Puigdemonti. Parlamentariei kargua etenda, subiranismoak gehiengoa galduko du ganberan, baldin eta ez badituzte auzipetuak beste diputatu batzuengatik ordezkatzen.

Matxinadagatik auzipetuta daude, era berean, Joaquim Forn, Clara Ponsati, Dolors Bassa, Marta Rovira, Carme Forcadell eta Jordi Cuixart. Udazkenean da hastekoa haien kontrako ahozko epaiketa, eta delitu horrengatiko kartzela zigorra 30 urtekoa da gehienez. Guztira, 25 buruzagi subiranista daude auzipetuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.