Kargua laga du Defentsa ministro britainiarrak

2011ko urriaren 15a
00:00
Entzun
LONDRES. Liam Fox Erresuma Batuko Defentsa ministroak dimisioa eman du eskandalu kasu batengatik. Foxek aitortu duenez, Adam Werritty lagunak hemezortzi bidaia ofizialetan lagundu zion, eta 22 aldiz bildu zen harekin Defentsa Ministerioan hark kargu ofizialik izan gabe. Foxek barkamena eskatu du, «bizitza pertsonala profesionaletik bereizten ez jakiteagatik». Philip Hammond izango da Defentsa ministro berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.