Mahomaren karikaturak

Karikaturak zituen kamiseta jantzi zuen Italiako ministroak dimititu egin du

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak eskatu bezala, Roberto Calderoli Italiako Erakundeen Erreformetarako ministroak dimisioa eman du gaur. Calderolik Mahomaren karikaturak zituen kamiseta bat jantzi zuen eta atzo. Horren aurka protesta egiteko manifestazioa egin zuten atzo Libian Italiako enbaxadaren aurrean eta hamar lagun hil ziren.

2006ko otsailaren 18a
17:53
Entzun
Bere aurka azken orduetan izandako erasoekin amaitzeko dimititzeko erabakia hartu duela azaldu du Calderoli ministro italiarrak. Italiako presidente Silvio Berlusconik ministroaren dimisioa eskatu zuen karikaturak zituen kamisetaren irudiak ikusi bezain laster. Italiako legearen arabera Berlusconik ez dauka Calderoliri dimisioa aurkeztera behartzeko indarrik.Hasiera batean, Calderolik ez zuen dimisioa aurkezteko asmorik. Ondoren baina, Umberto Bossi bere alderdiko buruak eskatuz gero kargua uzteko prest agertu zen ministroa.

Mila lagun inguru bildu ziren Libian Italiako enbaxadaren aurrean karikaturak zituen kamiseta horien aurka protesta egiteko. Enbaxadako lehen solairuari su eman zioten baita auto bati ere. Ez zen zauriturik egon. Poliziak, malko gasa erabili zuen eta manifestarien aurka tiro egin zuen. Poliziaren eta manifestarien arteko liskarretan 10 lagun hil ziren Dominico Bellatoni Libanoko Italiako enbaxadako idazkari nagusiak jakinarazi zuenaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.