Ekialde Hurbila

Karniko mugan erasoa egin du Hamasek eta Al Fatako zortzi kide hil ditu

Palestinarren arteko liskarrak gori-gorian dira berriro. Atzo dimisioa eman zuen PANeko Barne ministroak Gazan ordena jartzeko ezintasunagatik.

2007ko maiatzaren 15a
12:10
Entzun
Al Fataren mendeko den Guardia Presidentzialeko zortzi kide hil dituzte gaur goizean Karniko mugan, Hamaseko adar armatu Azedin al Kassem Brigaden eraso batean. Israel eta Gazaren arteko muga da Karnikoa, eta Guardia Presidentzialeko kideek zaintzen dute. Hamaseko talde armatuko kideek misil bat bota dute hara, eta lekukoek ziurtatu dute gutxienez erasoan hildako zortzi zaintzaileren gorpuak ikusi dituztela. Hemezortzi lagun zauritu dituzte, haietako batzuk oso larri.

Erasoa mugan gertatu denez, Guardia Presidentzialeko kideek ez ezik, Israelgo soldaduek ere erantzun diete Hamaseko ekintzaileei.

Azken orduetan berriro suspertu egin dira palestinarren arteko liskarrak. Atzo gutxienez lau lagun hil ziren Hamaseko eta Al Fatako kideen arteko borroketan, eta PANeko Barne ministroak dimisioa eman zuen ezin duelako Gazan ordenarik ezarri. Horrenbestez, batasun gobernua ahuldu egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.