AEBetako eta Espainiako hainbat komunikabidek zabaldu dituzten irudietan ikus daitezke dozena erdi jaioberri kartoizko kutxetan lo.
¿Que diría @AliPrimeraVIVE al ver "qué tristes llegan los niños a sus cunas de cartón"? @nacholacriaturapic.twitter.com/dR325Y3gGR
— Manuel Ferreira G. (@manuelferreiraG) 2016(e)ko irailak 21
Venezuelako Anzoategui estatuko erietxe batekoak dira argazkiak. Horiek eragindako kritikak medio, ospitaleko arduradunek azaldu dute ez dela hori beraien politika, eta ikertuko dutela gertatutakoa.
Aquí mostramos las imágenes de nuestro hospital @ivsslasgarzas#IvssAnzoátegui Servicio de Neonatología pic.twitter.com/6KKdFDLxal
— IVSS (@ivssoficial) 2016(e)ko irailak 21
Ordea, kartoizko kutxak sehaska gisa erabiltzeko ohitura oso zabaldua dago mundu osoan. Finlandiako Gobernuak jarri zuen abian sistema hori 1930eko hamarraldian, jaioberrien heriotza tasa gutxitzeko helburuarekin. Garai hartan jaiotako mila haurretatik 65 hil egiten ziren hiru urte bete aurretik. Hori saihesteko 1938an jaioberrientzako oinarrizko gauzak —pardelak, arropa, mantak eta abar— zituzten kartoizko kutxak banatzen hasi zen Gobernua haurdunaldiko kontrolak egiten zituzten emakumeen artean. Egun, jaioberrien artean heriotza tasa baxuenetako bat duen herrialdea da egun Finlandia.
Azken urteetan, kartoizko kaxen sistema mundu osora hedatu da. Hegoafrikan, esaterako, kartoizkoak izan beharrean plastikozkoak dira, eta hala, gurasoek bainuontzi gisara ere erabil dezakete. Indian, berriz, eltxoen aurkako sare batekin batera banatzen diuzte erakundeek. Mexikon Gobernua aurten hasi da kaxak banatzen, baina soilik haurdunaldiko kontrolak egiten dituzten emakumeen artean, era horretara medikura joatera bultzatu nahi dituzte haurdunak.
Baina, herrialde aberatsetan ere gero eta gehiago dira sistema honen aldekoak. Izan ere, adituek diotenez, jaioberriak gurasoekin ohean lo egiteko ohitura baztertzeko modu bat da, eta beraz, baita haurra nahi gabe itotzeko arriskua saihestekoa ere. Esaterako, Texasen (AEB) aurten hasiko dira halako kutxak banatzen, guraso izan berri direnen artean. Erresuma Batuan, berriz, jaioberrientzako kartoizko kutxak egiten dituzten hainbat enpresa sortu dituzte.