HEGOAFRIKA
Kartzela saihestu du Winnie Mandelak
Winnie Madikizela-Mandela, apartheidaren kontrako borrokalari sutsu eta Hegoafrikako presidente izandako Nelson Mandelaren emazte ohia, ukabila altxatzen ageri zen atzo, Pretorian, Auzitegi Gorenetik ateratzean. Lapurreta eta iruzur akusazioen kontrako helegitearekin kartzela saihestu zuen. Epaileak 25 lapurreta akusazioez errugabetu zuen, baina 43 iruzur akusazioak mantendu zituen; hala, 2003an ezarritako bost urteko kartzela zigorra hiru urte eta erdira murriztu eta hura bost urtez bertan behera utzi zuen. Mandelak iragarri zuen horren aurka ere helegingo duela. THEMBA HADEBE / EPA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu