munDUA

Karzai izango da Afganistango presidentea, bozen bigarren saioa ez egitea erabaki dutelako

Afganistango Hauteskundeen Batzordeak eman du albistearen berri. Atzo Abdula Abdula presidentetzarako beste hautagaiak bozetara ez zela aurkeztuko jakinarazi zuen, eta beraz, Karzai zen hautagai bakarra.

2009ko azaroaren 2a
14:49
Entzun
Afganistango Hauteskundeen Batzordeak datorren larunbatean egitekoak ziren hauteskundeak bertan behera utzi ditu, eta beraz, Hamid Karzai izango da datozen bost urteetako presidentea. 2004tik kargu hori betetzen du Karzaik.

Atzo Abdula Abdula beste hautagaiak hauteskundeetara ez zela aurkeztuko jakinarazi zuen, bozetarako jarritako gutxiengo baldintzak betetzen ez zirela argudiatuta. Hori horrela, Karzai zen presidente izateko hautagai bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.