Afganistango agintariek gaur jakinarazi dituzte pasa den astean egin zituzten presidentetzarako bozen lehen emaitzak. Ofizialki bozen %10 zenbatu direnean jarduneko presidente Hamid Karzaik bozen %41 lortu ditu eta Abdula Abdula Atzerri ministro izandakoak %39.
Abdulak bozetan iruzurra egon dela salatu du.
Gutxienez zortzi hildako Kandaharren izandako atentatutan
Herrialdearen hegoaldeko Kandahar hirian bost autok eztanda egin eta gutxienez zortzi lagun hil dira. Poliziaren arabera, auto guztiek une berean eta toki berean, Inteligentzia Zerbitzuaren egoitzaren aurrean, leher egin dute. Hildako gehienak bertan lan egiten zuten funtzionarioak dira.
muNDUA
Karzaik Abdulari aurre hartu dio Afganistango hauteskundeetan, bozen %10 zenbatu direnean
Abdulak bozetan iruzurra egon dela salatu du. Herrialdearen hegoaldean bestalde, bost autok eztanda egin eta gutxienez zortzi lagun hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu