Errusia

Kasparov atxilotu dute Moskun, protesta ekintza batean

2008an Legebiltzarrerako hauteskundeetan Beste Errusiaren zerrendaburua izango da xake jokalari ohia.

2007ko azaroaren 24a
14:45
Entzun
Gary Kasparov munduko xake txapeldun ohi eta politikaria atxilotu du gaur Errusiako Poliziak Moskun, gobernuaren kontrako protesta ekintza jendetsu batean. Beste lagun batzuk ere atzeman dituzte.

2008ko martxoan izango dira Errusian Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta Kasparov izango da Beste Errusiaren zerrendaburua.

Moskuko agintariek gaurko ekimena baimendua zuten, baina "probokazioak ez" zituztela onartuko esana zuten.

Kasparovek Vladimir Putin Errusiako Gobernuaren presidenteak Francisco Franco espainiar eta Augusto Pinochet txiletar diktatoreekin alderatu izan du, eta joan den maiatzean ere atzeman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.