"Inork geldiarazten ez badu, egunetik egunera gertatzen ari denak Jaruzelski generalak 1981ean Polonian egin zuenaren antzeko egoerara eramango du herria: tankeak Rambletan, zentsura komunikabideetan, 10.000 separatistaren espetxeratzea. Eta, ia saihestezina izango dena, martirien odola isurtzea. Tragedia bat Europarentzat". Iragarpen horekin hasten du Kataluniako egoerari buruzko analisia Neal Ascherson kazetari britainiarrak.
Urte askoan nazioarteko berriemaile izandakoak dio katalanak ez daudela bakarrik; mundu osoan zehar daudela beren burua gobernatzeko gogoz dauden herriak. Eta nabarmentzen Europan bertan asko direla Katalunia baino txikiagoak izan arren, beren bidean egin duten estatuak, Belgika, Herbehereeak edo Irlanda, kasu.
Aschersonek Eskoziako mugimendu independendistekin alderatzen du Kataluniakoa: "Biak dira zibikoak eta baketsuak; baina eskoziarrak ez bezala, katalanek sutsuki defendatzen duten euren hizkuntza, historia eta kultura". Kazetariak gogora ekartzen du, nola, Bartzelonara lehen aldiz joan zenean Franco zegoen agintean, eta bertako idazleek "debetatutako hizkuntzan idatzitako lanak" erakutsi zizkioten. "Orain, berriz, 40.000 lagunek hizkuntza horretan bertan oihukatzen dute auzitegiak inguratzen dituzten bitartean".
Eta independentzia ostean zer?
Idazle eta kazetariak hala dio: "Zergatik zigortu Katalunia Europatik kanporatuz, eta hura bere eskualde aberatsenetako batengandik aldendu?". Bide batez, nabarmentzen du ekartzen du EBko estatu gutxi batzuk direla lurraldetasun arazoak dituztenak, eta horien artean ez dagoela Alemania.