Katalunia. %74
•Gehingoa erreferendumaren alde. Kataluniako CEO Iritzi Ikerketen Zentruak atzo plazaratu zituen inkesta emaitzen arabera, katalanen %74 erreferenduma egitearen alde daude, «herriak erabaki dezan Katalunia Europan estatu berria bihurtu ala ez». Inkesta beraren arabera, katalanen %54ren ustez Artur Mas izan zen Kataluniako politika orokorrari buruzkoeztabaidako garaile nagusia. Eztabaida horrek, gainera, abantaila nabarmena eman dio bere arerio politikoen aurrean azaroaren 25eko hauteskundeetarako lehian. Inkestaren arabera, herritarren %26,3k Masi eman nahi diote boza. %5,9k ERCri emango liokete, eta %3,4k ICVri. PSCri, berriz, %3,1ek emango liokete botoa (7 puntutan egingo luke behera); eta PPri %2,8k. Boza nori eman erabakitzekotan daude oraindik katalanen %34,6.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu