Katalunia babes bila ari da Espainiarekiko hausturarako izenburupean, Oriol Junqueras Kataluniako Gobernuko presidenteorde eta ekonomia kontseilariari eginiko elkarrizketa argitaratu du Financial Times Erresuma Batuko egunkariak.
Elkarrizketan, Junquerasek azpimarratu du estatu katalanerako prozesua ez dela "ez alde bakarrekoa, ez aldebikoa" izango: "Elementu ugari daude... Espainiaren zorraren kudeaketa erronka bat da. Zor publikoak bilioi bat euroko kopurua gainditzen du, eta hazkunde ekonomikoak defizit publiko handian oinarritzen jarraitzen du".
Ildo horretan, argudiatu du zorra Espainiaren eta Kataluniaren artean zatitzeko akordio bat hobea litzatekeela zor osoa Espainiako Gobernu "fidagaitzaren" esku uztea baino.
Ondasunen zerrenda, prest
Espainiarekin sezesioa negoziatzeko jokalekua prestatzeko bidean, estatuak Katalunian dituen eraikin eta lursailen zerrenda osatu du Kataluniako Biltzar Nazionaleko arkitektoen taldeak. Helburua da "hutsik, itxita edo zereginak bikoiztuta dauzkaten eraikinei etorkizuneko Kataluniako estatuan beste erabilera batzuk emateko proposamenak" jasotzea. Honako hau da mapa: