Kataluniako Asco zentralari 22,5 milioi euroko isuna ezarri ahal diote

ERREDAKZIOA
2008ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Ascoko (Tarragona, Katalunia) zentral nuklearrari bederatzi eta 22,5 milioi arteko isuna jartzeko ados jarri dira CSN Segurtasun Nuklearrendako Batzordeko kideak. Erabakia Asco I. zentral nuklearrak joan den urteko azaroaren 29an isuritako gas toxikoengatik hartu dute.

Zigor ezberdinak aztertu ondotik, CSNko kide gehienak zentralari 22,5 milioi arteko isuna ezartzearen alde agertu dira. Zigorra Industria Ministerioari proposatu dio CSNk; izan ere, azken erabakia haren esku dago.

Isuritako gas toxikoen berri ez ematea leporatzen dio CSNk zentralari, Asco I.ak aurtengo apirilean jakinarazi baitzuen pasan den urteko ezbeharra.

Greenpeace erakundeak esan duenez, isuna ez da zentralak eragindako ondorioen parekoa, isuriak osasun publikoari kalte egin diolako. Ekologistak Martxan taldeak, berriz, dio proposatutako zigorra ez dela nahikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.