KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

Kataluniako Atzerri Saila Konstituzionalera eraman du Espainiako Gobernuak

Kataluniako Parlamentuan prozesu eratzaileaz osatuko duten batzordearen aurka ere helegitea aurkeztu du Madrilek. Atzerri departamentuak "normaltasunez" jarduten jarraituko du.

Soraya Saenz de Santamaria, Espainiako Gobernuaren ministroen kontseilu osteko agerraldian. EMILIO NARANJO / EFE
2016ko urtarrilaren 22a
18:36
Entzun

Espainiako Gobernuko jarduneko bozeramaile eta presidenteorde Soraya Saenz de Santamariak ministroen kontseilu osteko agerraldian eman du helegitearen berri. Kataluniako Gobernuaren berrikuntza nagusietako bat jarri du jomugan Madrilek: Atzerri, Harreman Instituzional eta Gardentasun Departamentuari emandako zereginen dekretuaren aurka joko du.

Saenz de Santamariak azaldu duenez, Kataluniak onartutako kanpo ekintzarako legea garatzeko lana du Raul Romevak zuzendutako sailak. Lege horren aurka helegitea aurkeztua du Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean.

Bestalde, Kataluniako Parlamentuan Prozesu Konstituziogilea aztertzeko batzorde bat osatzea onartu zuten legebiltzarrean Junts Pel Sik, CUPek eta Catalunya Si que es Potek. "Katalunian prozesu konstituziogile baten izaera eta printzipioak" ezartzeko asmoz sortuko dute batzordea. Horren kontra ere helegitea aurkeztuko du Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean.

Neus Munte Kataluniako Gobernuko presidentzia kontseilariak erantzu dio Madrilen helegiteari. Ziurtatu du Generalitateak "normaltasun osoz" jarraituko duela atzerri gaietako eskumenak gauzatzen, eta ez diola uko egingo alor hori indartzeari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.