Kataluniako Auzitegi Nagusiak ez du uste Kataluniako kontseilarien argitalpenari buruz ezer esateko duenik. Gai horri buruz ebazteko eskumenik ez duela erantzun dio Generalitateari.
Quim Torra Kataluniako presidentearen eskariz, kautelazko neurriak eskatu zizkion gobernuak auzitegiari, gobernua osatu ahal izateko. Izan ere, Madril Kataluniako Gobernua eratzea oztopatzen ari da, kontseilarien izendapenerako dekretuaren argitalpena —Generalitateko Egunkari Ofizialak jaso behar du— blokeatzearen ondorioz.
Joan den astean, Espainiako Gobernuak kontseilarien izendapenerako dekretua argitaratzeko betebeharra duela adierazi zuen Generalitateko Aholku Juridikorako Batzordeak. Haren txostena oinarri, kontseilarien izendapena gauzatzeko "lege baliabide guztiak" agortuko zituela agindu zuen Torrak.