Guardia Zzibilak 22:30 paseak zirela joan dira telekomunikazioen zentrora, epailearen aginduari jarraituz. Iturri batzuen arabera irailaren 20ko atxiloketa eta miaketetan lortutako informazioaren arabera, epaileak ondorioztatu du Generalitateak badituela 29 datu base eta aplikazio U-1eko erreferendumean baliatu litezkeenak.
Aplikazio eta datu base horiek zeintzuk diren zehaztu du epaileak, eta Guardia Zibilari zehaztu dio, zuzenean agindua betearazteko eginkizuna. Bertara joan dira poliziak, eta agindua aurkeztu dute. Telekomunikazioen zentroak aplikazio horien zerbitzua eten egin behar du, eta urriaren 3ko gauerdira arte ezingo ditu inork erabili, epailearen aginduak dioenez.
Irailaren 20an 41 miaketa agindu zituen epaileak, eta Guardia Zibila telekomunikazioen zentrora ere joan zen, besteak este. Josue Sallent atxilotu zuten bertan, hango Estrategia zuzendaria. Gaur berriro joan dira poliziak leku berera, epailearen aginduarekin.