Katalunia

Kataluniako Auzitegiak Forcadell ikertuko du

Auzitegi Konstituzionalaren aginduak ez betetzea egotzita Fiskaltzak aurkeztutako kereilari jarraituz, Forcadellen kontrako auzia abiatzea erabaki du Kataluniako Auzitegi Nagusiak.

Andreu Dalmau / Efe. FORCADELL, LLUIS LLACH BESARKATZEN.
2016ko urriaren 25a
20:21
Entzun

Independentziarako bide orriari buruzko bozketa legebiltzarrean egitea baimendu zuelako, Carme Forcadellen kontrako auzia abiatzea erabaki du Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Espainiako Fiskaltzak eskatu zion ikerketa abiatzeko, eta eskaera ontzat jo eta auzia irekitzea erabaki du auzitegiak. Espainiako Auzitegi Konstituzionalari desobedientzia egitea egozten dio Fiskaltzak Forcadelli, baita prebarikazioa egitea ere.

Legebiltzarreko presidentea da Forcadell. Konstituzionalak legebiltzarrari debekatu egin zion independentziari buruzko eztabaidako bozketak egitea. Hala ere, egin egin zituzten. Konstituzionalak berak eskatu zion Fiskaltzari Forcadellen kontrako auzia abiatzea galdegin zezan, fiskalak eskatu ezean ezin baitira abiatu auziak.

Hiru eguneko epea du orain Forcadellek, bere kontrako autoari helegitea jartzeko.

"Behar den toki guztietan defendatuko dut"

Forcadellek berak ere hitz egin du, eta esan du, auziak auzi, beharrezkoa den toki guztietan defendatuko duela Kataluniako Legebiltzarrean edozein gai eztabaidatu eta bozkatzeko eskubidea. Gainera, Kataluniaren burujabetzara bidean lanean jarraituko dutela azpimarratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.