ERCren arabera, Kataluniako Parlamentuan onartu ondoren Espainiako Kongresuan aurrera eramandako eztabaida prozesuan ezaugarri garrantzitsuenak galdu ditu, eta ez du antzik Kataluniako herritarren ordezkarien %90aren onespena jaso zuen testuarekin.
Jarrera horrekin bat egin du EAk. EAJk, berriz, Kataluniako CiUrekin bat eginez, ontzat eman du egitasmoa, eta testuaren alde bozkatu dute diputatu jeltzaleek. Aralar, EA, EAJ eta Batzarraren arteko koalizio den Nafarroa Bai-k, berriz, abstenitu egin da.
Osoko bilkurako eztabaidan Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak Estatutuaren erreformaren Konstituzionaltasuna azpimarratu du. Baita
testu berriak eskuratu duen adostasun politikoa ere. De la Vegaren ustez "bikaina" da Kataluniarentzat bere nortasuna aitortzen duelako, bere autogobernua areagotzen duelako eta hiritarren interesen zerbitzura ere bere kalitatea hobetzen duelako.
Testuaren aurka bozkatu duen ERCk, berriz, negoziatzen jarraitzeko eskaera egin du Estatutua Senatuan "hobetzeko" aukera izateko. Batez ere, nazio hitzari eta finantzaketa sistemari dagokienean. PPk, ostera, Estatutu berriak Kontituzioaren muga gainditzen duela uste du eta nazio hitza sarreran jasotzea arbuiatu du bereziki.
Mundua
Kataluniako Estatutua onartu du Espainiako Kongresuak PPren eta ERCren aurkako botoekin
Espaniako Kongresuak gaur onartu du Kataluniako Estatutu proiektua, osoko bilkuran. Aldeko 189 boto jaso ditu testuak (PSOE, CiU, EAJ, IU-ICV, CC-NC eta BNG), eta kontrako 154 (PP, ERC eta EA). Nafarroa Bai eta Chunta Aragonesista abstenitu egin dira. Estatutu berriaren bultzatzaile nagusi izan den ERCk, beraz, kontra bozkatu du azkenean, Kataluniako Legebiltzarrak onartu zuen testuak eta gaur Espainiako Kongresuan bozkatuko denak zerikusi gutxi dutela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu