ETAk Katalunian ekintza armatuak bertan behera utzi dituela jakinarazi zuen atzo, eta horrek krisia eragin zuen Kataluniako Gobernuan. Josep Lluis Carod-Rovirak Generalitatea behin betiko uztea erabaki ondoren, ordea, krisia "konponduta" dagoela esan du Pasqual Maragallek, Bruselan eginiko agerraldian. ERCk Josep Bargallo Hezkuntza kontseilaria proposatu du 'conseller en cap' kargua betetzeko. Pasqual Maragall Generalitetako presidenteari "egun batetik bestera" kargu hori hartuko duen pertsona izendatzeko eskatu dio, eta ERCren helbururik behinena "Hirukoa mantendu eta indartzea" dela gogorarazi dio. Maragallek ez du garbi esan Bargallo izendatuko dutenik kontseilari buru, baina bere adierazpenetatik hori uler daiteke.
Bestalde, ERC Espainiako martxoko hauteskundeetarako "buru belarri" dagoela azaldu du Carod-Rovirak, eta bere erabakia "ETAren aldetik jasan duen manipulazio eta erasoen ondoren, eta PPko zuzendaritzak Kataluniako Gobernua hausteko hartutako jarreraren aurrean" hartu duela nabarmendu du.
Marta Cid hezkuntza conseller modura
ERCko zuzendaritzak Marta Cid diputatua proposatu du Josep Bargallok betetzen duen hezkuntza conseller kargurako, baldin eta Pasqual Maragallek Bargallo 'conseller en cap' izendatzen badu.
ETA-ren adierazpena Kataluniari buruz
Kataluniako gobernu krisia "konponduta" dagoela esan du Maragallek
Josep Lluis Carod-Rovira ERCko idazkari nagusiak Kataluniako Gobernuan kontseilari buru kargua "behin betiko" uzten duela adierazi ondoren, Pasqual Maragall Generalitateko presidenteak "krisia konponduta" dagoela esan du. ERCko zuzendaritzak bilera egin du, eta hartutako hiru erabakien berri eman dute Carod-Rovirak eta Joan Puigcercos ERCko idazkariodeak: batetik, Pasqual Maragalli eskatu diote izendatu dezala lehenbailehen 'conseller en cap' berria, eta bera Kataluniako Gobernutik kanpo geratzen dela behin betiko; bestalde, Kataluniako talde guztiak deitu ditzala bilera batera Generalitateko Jauregira eskatu dio Carod-Rovirak Maragalli, eta azkenik gutun bat bidaliko dio ERCk Mariano Raxoi, Jose Luis Rodriguez Zapatero, Gaspar Llamazares eta beste agintari politikoei "ETAri denen artean aurre egiteko". Josep Bargallo Hezkuntza consellerra proposatu du ERCk Carod-Rovira ordezkatzeko. Horren ondoren, krisia konponduta dagoela esan du Maragallek —Bruselatik—, eta "Hiruko gobernuak aurrera" jarraituko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu