Kataluniako prozesu subiranista

Kataluniako Gorenak atzera bota du Forcadellen helegitea

Epaileak dio Konstituzionalari, "estatuko oinarrizko zutabe bati", entzungor egin diola Forcadellek eta "apetazko jokabidea" agertu duela.

Carme Forcadell, Kataluniako Parlamentuko presidentea. ANDREU DALMAU / EFE
2016ko azaroaren 16a
09:03
Entzun

Eztabaida politikoa ezin dela mugatu argudiatuta, Kataluniako Auzitegi Nagusiaren erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu zuen Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak urrian. Alabaina, Gorenak ez ditu haren arrazoiak onartu, eta Auzitegi Nagusia babestu du. Goreneko epaileak "apetazkoa" iritzi dio Forcadellen jokabideari, entzungor egin diolako Espainiako Konstituzionalari, "zuzenbide estatuko oinarrizko zutabe bat den epaitegiari".

Fiskaltzak egozten dio Espainiako Auzitegi Konstituzionalari desobedientzia egitea, baita prebarikazioa egitea ere. Baina Forcadellek defendatzen du ondo egin zuela Kataluniako Legebiltzarrean independetziarako bide orria eztabaidatu eta bozkatzea ahalbidetu zuenean. "Lehen aldiz, aurrekaririk ez duen ekintza batekin, auzitegietara eramango dute ideiei buruzko eztabaida bat. Ordea, ez dago legerik eztabaida debekatzen duenik". Horiek hala, ideiak defendatzen jarraituko duela iragarri du Forcadellek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.