mundua

Kataluniako hezkuntza eredua zilegi dela erabaki du Auzitegi Nagusiak, baina baldintzak jarri dizkio

Gaztelaniaz ikastea eskatzen duen ororen eskubidea onartzen du epaiak.

2012ko martxoaren 8a
16:23
Entzun

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Kataluniako hezkuntza eredua zilegitzat jo du, baina horrekin batera, gaztelaniaz ikastea eskatzen duen ororen eskubidea onartu du. Hau da, gurasoek euren seme-alabak gaztelaniaz ikas dezaten eska dezakete, baina eskaria egiten badute bakarrik bideratuko da nahi hori.

Gainera, epaiak Generalitateari eskatzen dio gaztelaniaz ikastea eskatzen duten ikasleei banakako arreta bermatzeko. 

Bide luzea egin du Kataluniako murgiltze sistemak auzitegietan. Hiru sendik aurkeztutako errekurtsoari arrazoia emanez, gaztelania, kalanaren pare, irakats hizkuntza izateko neurriak hartzera behartu zuen Generalitatea Espainiako Auzitegi Gorenak, egungo sistema konstituzioaren aurkakotzat joz. Iazko uztailean, berriz, Kataluniako Auzitegi Nagusiak bi hilabeteko epea eman zion gobernuari Espainiako Auzitegi Gorenaren sententzia betetzeko.

Orduan aurkeztu zuen helegitea Generalitateak, eta irailean ultimatuma bertan behera utzi zuen gorenak. Bi hizkuntza ofizialen ezagutza bermatzeko murgiltze sistema beharrezkoa dela argudiatu du Artur Masen gobernuak, eta horrexegatik Gorenaren sententzia «ondo beteta» dagoela. 

CiU, PSC, ERC, ICV-EUiA eta Solidaritat alderdiek bat egin dute egungo sistemaren alde.

Errekurtsoa jarri zuten familiek ez dute onartu Auzitegi Nagusiaren erabakia, eta helegitea jarriko dutela azaldu dute.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.