Katalunia

Kataluniako hiruko berria aurkeztu dute

PSCko buru Jose Montillak, Josep Lluis Carod Rovira ERCko buruak eta ICVko buru Joan Saurak eguerdian aurkeztu dute, Kataluniako Parlamentuan, =igovern de entesa=i berria, hots, akordio gobernua. Hiru buruzagiekin batera eskuratu dituzten 70 diputatuak egon dira agerraldian. Ziurtatu dute hirukoa dela "egonkortasuna" bermatu dezakeen gobernu bakarra. Hasieran Jose Montilla PSCko buruak bakarrik hitz egingo zuela zabaldu bada ere. Badirudi, hiru alderdietako buruak hartu dute hitza gobernu talde berriari buruzko xehetasunak emateko.

2006ko azaroaren 7a
15:13
Entzun
Ekitaldi laburra izan da Kataluniako Parlamenteko auditorioan egin dutena. Gobernu berria osatuko duten 70 legebiltzarkideek argazkia atera dute. Hitz gutxi egin dituzte Carod Rovirak eta Saurak. Lehenak azpimarratu du nazionalisten eta ez nazionalistek osatutako gobernua dela eta edozein baino egokiago islatzen duela gizartearen aniztasuna.

Jose Montilla PSCko burua izango da Kataluniako presidente berria. Azkena izan da hitz egiten eta azaldu du gizartearen ongizatea izango dela gobernuaren helburu nagusia. Madrilera begira ere hitz egin du Montillak eta azpimarratu du Kataluniaren interesak defendatuko dituela ezer gainetik. Ziurtatu du aurreko hirukoak izan zituen akatsetatik ikasi dutela eta oraingoa legegintzaldi baterako baino gehiagorako proiektua dela.

Kontseilarien banaketa

Egun guztian bilduta egon ziren atzo gobernu berria osatuko duten hiru alderdietako buruzagiak: PSC Kataluniako Alderdi Sozialista, ERC Esquerra Republicana de Catalunya eta ICV-EUiA Iniciativa per Catalunya Verds-Esquerra Unida i Alternativa. Erabaki zuten PSCko buru Jose Montilla izango zela Generalitateko presidentea, Carod-Rovira presidenteordea eta ICVko buru Joan Saura Barne kontseilaria. Azken horren ardura izango da Kataluniako Estatutua indarrean jartzea ere. Bestalde, ERCko bigarrena, Joan Puigcercos, Gobernazio kontseilaria izango da.

Zabaldutako datuen arabera, PSCk zazpi kontseilari izango ditu. ERCk bost eta ICVk, berriz, bi. Beraz, kontseilari murrizketa bat egongo da; hamaseitik, hamalaura. PSC Kataluniako Alderdi Sozialistak kudeatuko ditu Ekonomia, Lurralde Politika eta Lan Publikoak. Hezkuntza, Nekazaritza, Osasuna, Lana eta Justizia. ERC Esquerra Republicana de Catalunyari, Ongizatea eta Familia, Komertzioa eta Industria, Kultura eta Gobernazio Sailak egokitu zaizkio. Baita Carod-Roviraren presidenteorde kargua. Azkenik, ICV-EUiA Iniciativa per Catalunya Verds-Esquerra Unida i Alternativa alderdiarentzat Barne Saila, Erakundeen Arteko Harremanaketa parte hartzea eta Ingurugiroa izango dira..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.