HERRIALDE KATALANAK

Kataluniako Parlamentuko Espainiako errege etxearen ikurra Kataluniakoarekin ordezkatu dute

Kataluniako Parlamentuaren 80. urtemugaren ekitaldien barruan jarri dute lau barra gorridun ikurra, eta Diadaren egunean inauguratuko dute ofizialki.

2012ko irailaren 6a
18:29
Entzun

Irailaren 11ko Diadarako egun gutxi falta direlarik, Kataluniako Parlamentuak bere egoitzaren kanpoaldean dagoen Espainiako errege etxearen ikurra Kataluniako banderaren ikurragatik ordezkatu du gaur goizean. Diadaren egunean inauguratuko dute ofizialki itxura berria, baina gaur jarri dute langileek jada.

Kataluniako Parlamentuaren 80. urtemugaren ekitaldien barruan jarri dute lau barradun ikurra; abenduan beteko da urteurrena. II. Errepublikaren garaian jarri zuten, 1932an, Francesc Macia Kataluniako presidentearen aginduz, eta garai horretako ikur nagusienetako bat izan da. 

Maiatzean erabaki zuen Kataluniako Parlamentuak ikurra ordezkatzea. Astelehenean, Maciak 1932ko abenduaren 6an egoitzaren inaugurazioan eman zuen hitzaldia erreproduzituko dute eraikinaren horma nagusian. Ikurra harrizkoa da, eta lau barrek Felipe V.a Espainiako erregearen ikurra ordezkatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.