Katalunia

Katalunian, En Comu Podem nagusitu da berriz

Xavier Domenech, botoa emateko boto paperaren bila. TONI ALBIR, EFE
Berria
2016ko ekainaren 27a
13:09
Entzun

En Comu Podemek abenduko bozetan lortu zuen ordezkari kopuru bera eskuratu du orain ere Katalunian: hamabi. Duela sei hilabeteko argazki berbera izan da, jokoan zeuden 47 eserlekuak berdin-berdin banatu baitituzte alderdiek, nabardura txiki batekin: Ciudadanosek galdu duen diputatua PPk irabazi du; lau eta sei diputatu eskuratu baitituzte, hurrenez hurren.

ERC dago bigarren postuan, bederatzi eserlekurekin. PSCk eta CDCk, berriz, zortzina diputatu eskuratu dituzte.

Xavier Domenech En Comu Podemeko hautagaia pozik agertu da emaitzekin: «Sei hilabete geroago, berriz irabazi ditugu hauteskundeak Katalunian. Argi geratu da herriaren alternatiba garela. Katalunian lortu dugun garaipena Espainian eskuratuko dugunaren aurrerapena besterik ez da».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.