Katalunian "zerbait" aldatzen ari dela uste du Ciutadansek

Gobernua osatzeko elkarrizketarik ez du abiatuko alderdiak, ez duelako Junts Per Catalunyarekin eta ERCrekin hitz egin nahi.

Kanpainako irudi bat. ORIOL CLAVERA
2017ko abenduaren 26a
11:28
Entzun

"Argi dago Ines Arrimadasen garaipena mugarria izan dela", esan du Melisa Rodriguez Espainiako Kongresuko Ciutadanseko (C's) diputatuak. "Zerbait aldatzen ari dela erakusten du". Zerrendarik bozkatuena alderdi unionista batena izateak erakusten du hori, bere arabera, eta baita zerrendaburua emakumezkoa izateak ere. 7.7 irratian egin ditu adierazpenak.

PSCk eta PPk emaitza hobeak lortzea espero zutela ere berretsi du. Eta, gauzak dauden bezala, bloke unionistak gobernua ezin duelako osatu penatuta agertu da. Horregatik, berretsi du alderdi laranja ez dela saiatuko gobernua osatzeko aliantzak egiten, ez duelako Junts Per Catalunyarekin eta ERCrekin elkarlanik egin nahi.

Aurrena, alderdi independentistek egiten dutena ikusi nahi dute. Baina haiek ados jartzea lortzen ez badute, C's-ek "guztientzako gobernua" osatzeko ahalegina egingo duela argitu du Rodriguezek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.