Hona hemen, aurrerapen gisa, Jose Montillaren esan batzuk:
- "ERCkoek, gobernua osatzearren, independentziari buruzko erreferendumera deitzea eskatzen dute, baina hori ezin dugu gure gain hartu".
- "Kataluniaren independentzia liskarrerako gaia besterik ez da, eta herritar gehienek ez dute hori nahi".
- "CiUri gure babesa ematea oso zaila ikusten dut; ez litzateke ona izango Kataluniarentzat".
AURRERAPENA
"Kataluniaren independentzia liskarrerako gaia baino ez da"
Jose Montilla PSCko presidentegaiari buruzko artikulua argitaratuko du bihar BERRIAk. Larunbatean, Joan Puigcercosena (ERC). Atzo Joan Laportarena (Solidaritat) atera zuen, gaur Artur Masena (CiU). Igandean izango dira Kataluniako Legebiltzarrerako hauteskundeak. Montilla izan da legealdi honetan Kataluniako lehendakaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu