herrialde katalanak

Kataluniaren independentziaren aldeko oihuak Diadako ekitaldi instituzionalean

'Adio Espainia' dioen poema bat irakurri dute. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Estatutua murriztu ondorengo lehen egun nazionala izan da.

2010eko irailaren 11
20:04
Entzun
Hamabost mila lagun batu dira gaur Bartzelonan Diada Kataluniaren eguneko ekitaldi instituzionalean, eta amaieran haietako askok independentziaren aldeko oihuak egin dituzte. 17:30ean Nazio gara manifestazioa izan da Bartzelonan, herri ekimen subiranistak deituta.

Jose Montilla (PSC) Generalitateko lehendakaria eta Ernest Benach (ERC) Parlamentuko presidentea izan dira ekitaldi instituzionaleko buruak, eta katalan gizarteko hainbat ordezkari izan da bertan, Ciutadella parkean.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutua murriztu duen honetan, =iL'oda a Espanya=i Joan Maragall poetaren poema irakurri dute, besteak beste. Poemak dio gaztelera ez den beste hizkuntzan ari diren seme-alabei ez diela entzuten Espainiak, eta bukaeran 'Adio Espainia' esaten du. 1898ko poema da.

Ekitaldian Bartzelonako, Lleidako, Ebro aldeko, Balear Uharteetako, Andorrako eta Ipar Kataluniako artistek ere hartu dute parte, katalanezko poemak irakurriz eta abestiak kantatuz.

Montillak ez ezik, Jordi Pujol (CiU) eta Pasqual Maragall (PSC) Gerenalitateko lehendakri ohiek oholtza nagusitik jarraitu dute Els Segadors Kataluniako ereserkia. Haien artean zen, halaber, Carme Chacon Espainiako Gobernuko Defentsa ministroa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.