'Katrina'

'Katrina' urakanak "gerra eremu" gisa utzi du New Orleans, eta hildakoak 80ra irits daitezke

Atzo Luisiana, Alabama eta Mississippi (AEB) estatuetatik pasatu zen 'Katrina' urakana, eta hildako asko eta kalte material ugari utzi zituen. Indarra galdu du, eta ekaitz tropikal bihurtuta Tennessee estatura doa orain. Oraindik ere kalte handiak eragin ditzakeela diote adituek. Atzo 278 kilometro orduko abiaduran ibili zen haizea. Mississippiko gobernatzaile Haley Barbourren arabera 'Katrina' zirimolak utzitako hildakoak 80ra irits daitezke.

2005eko abuztuaren 30a
18:34
Entzun
Mississippiko Harrison konderriko Biloxi eta Gulfport herrietan hildakoak gutxienez 54 direla jakinarazi du hango bozeramaile Jim Pollardek. Biloxiko apartamentuen bloke batean hil dira 30 lagun, eta gainerakoak zuhaitzak erorita eta auto istripuetan hil dira. "Hau da gure tsunamia",esan du Biloxiko alkate A.J. Hollowayk.

Alabaman bi lagun hil dira, eta beste 11 Floridan. Lousianako Estatuan ez dute aipatu inor hil denik, baina New Orleanseko alkate Ray Naginek adierazi du uretan hilotzak egon daitezkeela. Hiriaren %80 urpean dagoela gaineratu du Naginek.

Erreskate taldeak lanean ari dira, eta barrutia erabat garbitzeko denbora beharko dela esan dute agintariek. Urakanak kalte gehien New Orleansko Jefferson gunean eragin du, eta hango biztanleei euren etxeetara ez itzultzeko agindu diete agintariek.

Atzo bosteko eskalan bosteko indarra harrapatu zuen 'Katrina'-k. Orain indarra galdu du etaekaitz tropikal bihurtu da, baina hala ere, oraindik ere kalte handiak eragin ditzakeela abisu eman dute adituek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.